Euskararen erabilera bultzatzeko sortu dute 'Euskaraldia' ekimena

'Euskaraldia' ekimenaren aurkezpena Hondartza kirodelgian egin zuten atzo. / F. DE LA HERA
'Euskaraldia' ekimenaren aurkezpena Hondartza kirodelgian egin zuten atzo. / F. DE LA HERA

Kike Amonarrizek hitzaldia emango du hilaren 25ean Itsas Etxean. Hainbat elkarte eta erakundetako ordezkariek zein aurpegi ezagunek babesa eman diote kanpaina honi

I.A. HONDARRIBIA.

'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimena atzo aurkeztu zen Hondartza kiroldegiaren kanpoaldean. Han elkartu ziren Txomin Sagarzazu alkatea, Kike Amonarriz euskaltzalea, Martin Lizeaga Blagan Euskara Elkarteko presidentea, eta zenbait elkarte eta erakundetako ordezkari zein aurpegi ezagunak. Denen helburua berdina da: Hondarribian euskararen erabilera haundiagoa izatea.

Prentsaurrekora hurbildu zirenei eskertu zien alkateak, bai eta aipatu «gure herriaren argazkian sartzen den multzo nagusiaren parte direla. Argazki hau Hondarribiaren panoramika bat da eta denak oso argi dugu helburua: euskaraz hitzegin eta euskara gehiago hitzegitea».

Sagarzazuk azpimarratu zuen «denok dugun konpromisua eta ilusioa, gure hizkuntza elkarrekin erabiltzeko». Azken ikerketek azaldu dutenez, «Hondarribian badago kopuru haundi bat ia euskalduna eta horientzat da dei berezia, euskaraz hitzegiteko erraztasuna dugunokin elkartzea. Bestalde badakigu euskara ezagutzen ez dutela adierazten dutenen artean batzuek ulertzen dutela eta euskaltzaleak badauela. Eta hoiekin ere kontatu nahi dugu».

Kike Amonarrizek ere nabarmendu zuen «argazki hau oso esanguratsua dela». Urtarrilaren 25ean Itsas Etxean hitzaldi bat emango du gai honi buruz eta aurreatu zuen «bidegurutze batean gaudela, hainbat arrazoiengatik. Baldintza soziopolitikoak ere aldatu dira eta euskaren aldetik aukera gehiago daude. Somatzen ari naiz beste indar berri bat sortzen ari dela eta ezin dugu aukera historiko hau alperrik joaten utzi».

Euskaltzaleak argitu zuen nola «inguru askotan, eta Hondarribia haietako bat da, ezagutzan ia ia topera iritsi gara. Haur eta gazteen artean ezagutzan ezin da askoz gehiago hobetu eta beraz beste alor batzuetan landu behar dugu. Hots, erabileran. Hor eman behar dugu jauzia. Eta Blagan Euskara Elkartearen aurkezpenenean erabili nituen lau aditzak gogoratuko ditut: Elkartu, adostu, aktibatu eta irabazi».

'Euskaraldia' Euskara egunaren aurretik hamaika egunez martxan jarriko da. «Herritarrei eskatuko zaie beraien hizkuntza portaera aldatzea. 'Aho biziak' dira konprometitzen direnak aukera daukaten guztietan euskara erabiltzera, lehen hitza euskaraz egitea eta parekoak ulertzen badu, jarraitzea. 'Belarri prestak' ulermen maila txikiagokoak dira baina euskaraz egiten dion guztioari jarraitzeko prest daudena. Hamaika laguneko taldeak sortuko dira hizkuntza portaeratan aldaketa hoiek emateko. Gauza da: norekin egin dezaket euskaraz gaur egun baino gehiago? Eta hortik aurrera joatea da helburua.

Blagan Euskara Elkarteko lehendakaria den Martin Lizeagak «ohiturak pixkat aldatzea» nahi du. «Batez ere erabileran landuko da, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko. Kalean, dendetan, kiroldegian... Askok parte hartuko dugun elkarlana da».

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos