Euskararen eguna ospatzeko ekitaldia prestatu du Blagan elkarteak

Mosaiko erraldoiaren aurkezpena egingo da eta amaieran ikusgai izango da San Kristobal plazan

E.P. HONDARRIBIA.

Euskararen eguna dela eta, Blagan elkarteak ekitaldia prestatu du biharko Itsas Etxean. 'Euskara munduan-besteen ahotan' dokumentalarekin hasiera emango zaio egunari 11:30etan. Kantu emanaldia -Talaia ikastolaren eskutik-, musika, bertsoak eta mosaiko erraldoiaren aurkezpena, besteak beste, aurkitzen dira antolatutako ekin-tzen artean.

Blagan elkarteak 'Itxeki euskarari' erronka zabaldu du sareetan eta 700 pertsona baino gehiago gehitu dira bere argazkiak bidaliz. Jasotako erretratu guzti horiekin mosaikoa prestatu da. Lan horren emai-tza bihar ikusi ahal izango da.

Parte hartu dutenentzat zozketa prestatu da. Liburuak, kamisetak, biserak edo bi lagunentzako bazkaria irabazteko aukera eskaintzen du elkarteak. Hondarribiko Subesta Abesbatzak emango dio bukaera jardunaldiari.

Gaztedromoa, atzeratuta

'Neguko Jardunaldien' programaren barne, azaroaren 30ean ospatu behar zen gaztedromoa, asteartera pasa da.

Lehenengo saioa 9:00etan izango da eta bigarrena 10:30ean, Kasino Zaharrean. Bertan, hiru ikastetxeetako gazteek beste gazteekin euskaraz hitz egiteko aukera izango dute. Gai batzuk emango zaizkie eta mahai inguruan launaka elkartuko dira.

Sareuska egitasmoak atzo Min-tzodromoa burutu zuen Lesakan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Laugarren edizio honetan, Mikel Taberna idazlea, Julen Zelaieta eta Eneko Fernandez bertsolariak, eta Joseba Irazoki musikariak egon ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos