Euskararen astea ospatzeko zenbait ekitaldi prestatu ditu San Jose Ikastetxeak

E.P. HONDARRIBIA.

San Jose Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako ikasleak atzo Kasino Zaharrean antolatutako mintzodromoan aritu ziren Talaia eta Ama Guadalupekoekin batera 'Neguko Jardunaldien' programaren barne.

San Josen, Euskararen Eguneko ospakizunak aste batera luzatu egin dituzte hainbat ekin-tza prestatuz. Herri kirolen olinpiada, euskarazko filmekin saioak, pilota txapelketa, edota bertso saioa Maialen eta Amets Arzallusekin, pasa den ostiralean, programaren barne euskararekiko konpromisoa azaltzeko. 'Euskaraz bizi nahi dut' leloa ere irakurri daiteke ikastetxeko balkoi batean.

Ekitaldien artean, motorrik gabeko trialean aritzen den Ion Areitio txirrindulariaren bisita jaso zuten astelehenean. Hondarribitarrak hitzaldia eman zuen ikasleen aurrean eta bere txirringarekin erakustaldi txikia eman zuen bi ikasle ausarten lagun-tzarekin. Primeran pasa zuten Areitioren txapelketei buruz en-tzuten areto nagusian.

Prestatu dituzten ekintza nabarmenetarikoen artean, igandean aurkeztutako lip dub-a 'Euskararen Txantxangorria' abestiarekin. Ikastetxeko geletan eta patioan grabatutako bideoa Blagan elkarteak pasa den igandean Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldian ikusi ahal izan zen.

Zubia dela eta, ekintza batzuk hurrengo astera pasa behar izan dituzte. Itziar Ituño aktorearen bisitarekin amaiera emango zaio San Jose Ikastetxean antolatutako ospakizun luze honi. Hilaren 14an, goizean, izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos