Euskal Herriko mintzalagunen jaiak eta Blagan egunak bat egingo dute

Arantxa Berrotaran, Estitxu Arretxe eta Maite Agirre, San Pedro kalean jaialdiko zapiarekin. /  F. DE LA HERA
Arantxa Berrotaran, Estitxu Arretxe eta Maite Agirre, San Pedro kalean jaialdiko zapiarekin. / F. DE LA HERA

Hamahirugarren edizioaren leloa 'Itxeki euskarari!' izango da | Ekainaren 2an ospatuko den festan, dantzaldia, bazkaria, kalejira eta kontzertuak egongo dira

EDU PRIETO HONDARRIBIA.

Euskal Herriko mintzalagunen festak eta Blagan egunak bat egingo dute ekainaren 2an Hondarribian euskararen erabilera aldarrikatzeko. Duela hogeitabost urte Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak mintzalagun taldeak martxan jarri zituen eta gaur egun 6.000 lagun inguruk parte hartzen dute 120 herritan. Hondarribian egitasmoa 2013an abiatu zen eta gaur egun 75 kide ari dira 14 taldetan banatuta.

Goizeko 11:00etatik aurrera ospatuko da 'Itxeki Euskarari' leloarekin festa. Ibilbide gidatuak, bazkaria, dantzaldia Errebal taldearekin eta Gorpuzkingz eta Elekropatxarangaren kontzertuak egitarauaren barne. Ekiltaldiaren aurkezpena asteartean gauzatu zen San Pedro Kalean hiru antolatzaileen ordezkariekin. Min-tzapraktika Batzordearen kordina-tzaileak, Maite Agirrek, «mintzalaguna ikasturte amaieran Euskal Herri osoko mintzalagunak elkartzeko jai eguna dela», azaldu zuen. «Sor-tzeko arrazoietako bat herri ezberdinetako mintzalagunak ezagutu eta beraien arteko sare bat osatzea da».

Mintzalagun egitasmoaren parte hartzaileak bost kideko taldetan biltzen dira. Astean behin gutxienez ordubetez euskaraz praktika-tzeko konpromisoa hartzen dute. Bi profil aurkitu daitezke topaketa hauetan. Alde batetik, euskararen normalizazioan parte aktiboa izan nahi dutenak, bidelagunak, eta bestetik, bidelariak, bere euskara maila hobetu nahi izaten dutenak. Agirreren esanetan, «eragin zuzena dauka euskararen mailan eta erabileran herrietan euskaraz aritzeko guneak sortzen direlako. Parte har-tzaileek, taldetik kanpo euskaraz aritzeko zailtasunak dituztela aitor-tzen dute, lanean, etxean, eta hori izaten da bigarren jauzia. Horretan ere laguntzen saiatzen gara, herrian antolatzen diren beste ekintzetan parte hartzera bideratzen ditugu».

Udalaren izenean, Arantxa Berrotaran, Euskara zinegotziak, proposamena «izugarrizko erronka dela» aitortu zuen. «Proiektu oso polita da. Blaganetik bigarren egun bat egiteko eskaera jaso genuen eta denboran kointziditzen zutenez, euskararen inguruan festa haundi bat egitea erabaki genuen. Ea denok buruan ditugun helburuak lortzen ditugun. Udaletik ekintza ezberdinekin saiatzen ari gara, Euskara Aholku Batzordea eta plana martxan jarri dugu eta poliki-poliki eragile gehiago hurbiltzea espero dugu».

Euskararen aldeko lana

Blagan Hondarribiko euskara elkartea da. Ehun bazkide boluntariok osatzen dute. 2015ean jaio zen bi helbururekin, Hondarribiko euskalzaleak biltzea eta euskara bizi berritzeko aldeko lana egitea. Horretarako, zenbait atal sortu zituen elkarteak: komunikazioa, teknologia berriak, mendi irteerak, kultur jarduerak, Hondarribiko euskara taldea eta Blagan eguna antolatzen duen sentsibilizazio taldea.

Estitxu Arretxe, Blagan Euskara Elkartetik, «pozik» agertu zen bigarren Blagan eta mintzalaguna egunak elkarrekin ospatuko direlako. «Iaz lehenengoa antolatu genuen hondarribitarrek gure lana ezagutu zezaten eta sentsibilizazioa pizteko. Eguraldi txarrari aurre egin behar izan genion baina polita izan zen belaunaldi guztietako jendea elkartu zelako». Parte hartu nahi dutenek, Blagan kafetegira edota www.mintzalaguna.eus web orrira jo dezakete txartelak erosteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos