'Ergela' antzezlanaren estreinaldia izango da gaur auditorioan

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza./
Sara Cozar eta Joseba Apaolaza.

Joseba Apaolaza eta Sara Cozar ezagunak dira protagonistak

I.A. HONDARRIBIA.

Gaur, arratsaldeko zortzitan, Itsas Etxea auditorioan 'Ergela' antzezlanaren estreinaldia izango da. Txalo Produkzioak taldeak Hondarribia aukeratu du Jordi Casanovasen lanaren moldaketa hau lehenengoz erakusteko.

Martin Agirrek egin du itzulpena eta zuzendaria Begoña Bilbao da. Taula gainera bi aktore besterik ez dira igoko, Joseba Apaolaza eta Sara Cozar ezagunak.

Sinopsioak dioenez, «froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin». Sarrerek sei euro balio dute eta auditorioko leihatila seitan irekiko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos