'Burbunak eta etsayak' dokumentala Blaganen eskutik ostegunean

I.A. HONDARRIBIA.

Blagan Euskara Elkartea otsailetik aurrera hilez hil kultur ekintza bat antolatzen ari da, gai eta formato ezberdinekin. Maiatzekoa ostegunean izango da, arratsaldeko 19.00etan Kultur Etxeako 103 arteoan.

Oraingoan 'Burbunak eta etsayak' dokumentala eskainiko da eta ondoren, Iñaki Sanz-Azkue -blagankidea baita ere- eta Eñaut Agirre egileekin solasaldi bat izango da, Hondarribiko animalien eta landareen izenen inguruan.

Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadik elkarlenean egindako lana da dokumental hau eta Euskal Herrian belaunaldiz belaunaldi transmititu den jakinduria jasotzen du (mitoak, sendabelarrak, ohiturak, natura...), herritarrei elkarrizketak eginez.

Laister Blagan Eguna

Bestalde, Blagan Euskara Elkartea Blagan Eguna antolatzen ari da eta ekainaren 2an izango da, larunbata. Topagunearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatzen ari dira.

Aurten Blagan Egun honek berritasun bat dakar: Euskal Herri osorako antolatzen den Mintzaegunarekin bat egingo du Hondarribiko euskara elkarteak egun hau ospatzeko.

Mintzaeguna, Euskal Herriko mintzalaguna ekimeneko partaide guztiak parte hartzera gonbidatzen dituen festa da, bai euskara ikasten ari direnak, bai eta laguntzaile aritzen direnak ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos