Blaganek mosaikoa aurkeztu zuen Euskararen Egunean

Azken hilabeteetan argazkien mosaikoa osatzen aritu da Blagan elkartea 'Itseki euskarari' leloarekin./
Azken hilabeteetan argazkien mosaikoa osatzen aritu da Blagan elkartea 'Itseki euskarari' leloarekin.

700 herritarren laguntzarekin osatu zen irudi erraldoia

E.P. HONDARRIBIA.

Blagan elkarteak igandean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia prestatu zuen. Jardunaldiaren lehenengo zatian Udaleko zinegotziek mezua irakurri zuten eta ondoren, 'Euskara munduan, besteen ahotan' dokumentala ikusteko aukera izan zuten Itsas Etxera gerturatu zirenek. Filman, Iñigo Asensiok munduan zehar euskal hiztun berriei grabatutako testimonioak jasotzen dira.

Bigarren zatian, San Jose, Ama Guadalupeko eta Talaiako ikasleek prestatutako bideoak eta abestiak ikusi eta entzuteko momentua iritsi zen.

Azkenik, mosaiko erraldoiaren aurkezpena egin zen. Elkartea azken hilabeteetan 'Itseki euskarari' leloa zabaltzen egon da sareetan eta 700 argazki jaso ditu.

Igandean, Urbasara

Mendi irteera antolatu du elkarteak Urbasara iganderako. Hitzordua, Eroskiko aparkalekuan da , goizeko 8etan. Lizarragatik, San Adrian eta Portupekoleze barrena, hiru ordu eta erdiko ibilaldia proposatzen da, 12 kilometro guztira. Izena emateko mendianblagan@gmail.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos