Borrar
Maider Zabalegi orain bakarka.
Beira eta Maider Zabalegiren kontzertu bikoitza auditorioan

Beira eta Maider Zabalegiren kontzertu bikoitza auditorioan

Taldeak zein bakarlariak disko berriak aurkeztuko dituzte gaur (20.00)

I.A.

HONDARRIBIA.

Sábado, 3 de marzo 2018, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur arratsean kontzertu bikotza ikusteko aukera izango da Itsas Etxea auditorioan, zortzietatik aurrera. Lehenik Beira taldea eta ondoren Maider Zabalegi igoko dira eszenatokira. Sarrerak bost euro balio du (hiru, hemezortzi urtetik beherakoentzat) eta auditorioko leihatila seietan zabalduko da.

Beraiek hala esanda, «bertsoak musikaz koloreztatu eta entzuleen belarriak margotzen dituen musika taldea da Beira. Musikatutako bertsoak eskaintzen ditugu, mimatutako letrak eta mimoz jotako notak».

Taldea osatzen dute: Gari Amundarain hondarribitarra (kitarra) Igor Arruabarrena (gitarra), Jon Martin (letra egilea eta abeslaria), Urtzi Olaziregi (baxua), Mikel Arruabarrena (bateria) eta Irati Odriozola (abeslaria). Gaurkoan 'Beira braillean' taldearen hirugarren diskoa aurkeztuko dute gaur Hondarribian.

Oiartzundik ere dator Maider Zabalegi, garai batean Alaitz eta Maider bikoteko kidea, oraingoan bakarlari gisa agertzen dena. Berak ere disko berria dauka eskaintzeko, kasu hontan bere lehena, 'Zuei' izenekoa. Ilusio eta ametsen itsasoan nabiga-tzen duten hamar abesti goxo aurkeztuko ditu. Bere taldean ere bi hondarribitar daude, Urbil Artola (kitarra) eta Joseba Loinaz (pianoa).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios