54 lan aurtengo Bordari eta Satarka lehiaketan

Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren aurtengo irabazleak Alde Zaharreko Kultur Etxean./F. PORTU
Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren aurtengo irabazleak Alde Zaharreko Kultur Etxean. / F. PORTU

Irati Goikoetxea, Beñat Alkain, Gotzon Plaza, Iñigo Legorburu eta Olaia Baigorri izan dira aurtengo garaileak

E.P.HONDARRIBIA.

Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren irabazleek bere sariak jaso zituzten Alde Zaharreko Kultur Etxean larunbat eguerdian ospatutako jaialdian. Hondarribiko zenbait zinego-tzi eta Udaleko Euskara erantzuleak ere han izan ziren irabazleez gain.

Aurtengo txapelketara berrogeita hamalau lan aurkeztu dira guztira. Bordari Literatur lehiaketan, A mailan, Irati Goikoetxea irabazlea izan da aurkeztu diren zortzi proposamenen artean. Bere lana, 'Arraultzak usteltzen direnean'. Bigarren postuan Inaxio Lopez de Arana gelditu da 'Errinozero andrearen mendekua' obrarekin. Hondarribiko onenaren saria Iñaki Sanzentzat izan da 'Piodebana' lanarekin.

Beñat Alkainen 'Irudimenaren arazoa' irabazlea izan da B mailan. Bigarren saria Laida Miranda eta 'Ipuin bat, opari bat' idazlanarentzat izan da. Beñatek Hondarribiko onenaren saria ere jaso zuen. Lau lan aurkeztu dira guztira.

Satarka Olerki lehiaketan aldiz, irabazleak Gotzon Plaza eta Iñigo Legorburu izan dira. Bere obrak, 'Hirian urriko egun batean' eta 'Ni naizen ura', hurrenez hurren. Bigarren saria 'Ekinozio bete Gales' lana eta Gorka Salcesentzat izan da. Mikel Arruabarrenak irabazi du Hondarribiko onenaren saria 'Urregorrizko lur haietan' lanarekin. Guztira, hogeita hamazazpi obra aurkeztu dira.

B mailan lehen saria eta Hondarribitar onenaren sariak hutsik gelditu dira. Bigarren saria Olaia Baigorrik lortu du 'Bihar arte' poesiarekin. Bost izan dira aurkeztutako lanak.

Satarka lehiaketan Pello Otxoteko, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelenak epaimahaia osatu dute. Bordari lehiaketan aldiz, Mayi Iza eta Karlos Zabala izan dira. Arantxa Berrotaran, Euskarako zinegotzia, eta Karmelo Goikoetxea, Euskarako teknikaria, ere egon dira epaileen artean.

Liburu azoka, bihar

Hiru ekintza besterik ez dira geldi-tzen urte honetako Neguko Jardunaldien programa bukatu dadin.

Bihartik aurrera, iganderaino, Euskal liburu eta Disko Azoka ospatuko da Arrantzale auzoan. Goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara.

Literatur sailetik prestatutako azken tailerra Kirmen Uribe izango du protagonista abenduaren 21ean Zuloaga Etxean. Lehenengo saioa lauretan hasiko da eta bigarrena bostak eta erdietan.

Azken jarduera Maite Franko ipuin kontalariak burutuko du Zuloaga Etxean hilaren 27an.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos