'Artxipielagoa' ikuskizuna gaur Hiruzta upategian

Kantu klasiko zein berriagoak entzun ahal izango dira

I.A. HONDARRIBIA.

Arratsaldeko zortzietan Hiruzta upategian hasiko da 'Artxipielagoa' ikuskizuna, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. Sarrerek hamabi euro balio dute eta afariarekin, 52. Afaria erreserbatzeko, 943 10 40 60 telefonora deitu edota info@hiruzta.com helbide elektronikora idatzi behar da.

'Artxipielagoa'-n Ainhoa Garmendia (sopranoa), Andoni Egaña (bertsolaria), Pello Ramírez (biolontxeloa eta akordeoia), Garikoitz Mendizabal (txistua), Germán Ormazabal (pianoa) eta Belén Ibarrola (irudiak eta bideoa) elkartu dira eta atzoko eta gaurko euskal abesti klasiko eta modernoak eskainiko dituzte. Gainera, ikusleei kantatzeko gonbitea luzatuko zaie.

Aspaldiko 'Ara nun diran', 'Iru damacho', 'Aldapeko' edota 'Ume eder bat' zein berriagoak diren 'Nere herriko neskatxa maite', 'Lau teilatu' edota 'Ilargia' entzun ahal izango dira gaur Hiruztan.

Fotos

Vídeos