Diario Vasco

'Idiot txou' irratsaio eroa bihar Itsas Etxea auditorioan

Dorleta Urretabizkaia, Asier Hormaza eta Josean Bengoetxea dira protagonistak.
Dorleta Urretabizkaia, Asier Hormaza eta Josean Bengoetxea dira protagonistak.

Bihar euskarazko 'Idiot txou' antzezlana ikusteko aukera izango da Itsas Etxea auditorioan, arratsaldeko 20.00etan. Bi ordu lehenago zabalduko da leihatila eta lehenagotik ere sarrerak erosi daitezke Arma Plazako turismo bulegoan edota Kutxabanken web orrian. Zortzi euro balio dute, lau hemezortzi urtetik beherakoentzat.

Garbi Losadak idatzitako eta zuzentzen duen lanean, Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hormaza dira aktoreak. Lehena teknikoa da eta beste biak esatariak antzokitik egingo dute zuzeneko irratsaio batean.

Audientzia arazo larriak izango ditu saio honek, entzuleek apenas deitzen dute... Baina hala eta guztiz ere, protagonistek entretenimendurako tarte bat izatea nahiko dute, arazorik gabe, audientzia lortu eta kaleratzea saihestuko diena. Inortxok ere deituko ez duenez, aukera bakarra geratuko zaie: antzokiko ikusleekin hartu-emana izan eta entzule faltsuen rolak hartuaz deiak jaso-tzen ari diren itxurak egitea.

Gaurkotasunaren umorezko analisia egiten duen lan da eta zuzenean urdaiazpiko bat zozkatuko dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate