Borrar
Islandian bertan hainbat elkarrizketa egin zituzten dokumentalaren egileek.
'Euskal balezaleen triskantza' ikusgai bihar kultur etxean

'Euskal balezaleen triskantza' ikusgai bihar kultur etxean

Arratsaldeko 19:30ean eskainiko da duela 400 urte gertatutakoari buruzko dokumentala

I. A.

Miércoles, 25 de enero 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

XVII. mendeko arrantzale euskaldunek Islandiako uretan baleak harrapatzen bizitu izan zituztenak gogora ekarri nahi duen 'Euskal balezaleen triskantza' dokumentala ikusi ahal izango da bihar kultur etxean, 19:30ean eta doan. Emanaldiarekin batera hi-tzaldi bat ere izango da.

1615eko udan, Agirreko Pedro, Telleriko Esteban eta Villafrancako Martinen agindupean, hiru euskal baleontzi Islandiako kostan lehorreratu ziren. Martin zen, 27 urterekin, kapitain gazteena eta gazte izanagatik ahoberoena. Honez gain, ezagunak ziren baita ere bere ausardi eta ehizerako trebezia.

Bueltako bidaiari ekitera zihoazela, itsaso zakarrak euskal baleon-tziak ondoratu zituen. Uda bitartean ehiza oparoak bertako nekazari eta abeltzainekin hartu emana gailendu zuen arren udazkenak ho-tza ekarri zuen, hotzak gosea eta goseak bertakoekin liskarrak: elkar truke egitetik elkar lapurtzera pasa ziren marinel nahiz artzainak eta negua iritsi baino lehengo abentura tragedia bihurtu zen.

'Euskal balezaleen triskantza' Gogoan ekoiztetxeak eta Suhar Arkeologiak elkarlanean aurkezten duten proiektu bat da, duela 400 urte Islandian erahilak izan ziren 32 euskal bale arrantzaleen istorioaren oroi-tzapena eta zabalkundea jorratu nahi dituena. «Nortzuk ziren balezale hauek? Non daude hondoraturik haien ontziak? Nola bizi izan zituzten azken egunak erasotzaileengandik ihesi?».

Haiek eginiko azken ibilbidea berreginez, datu historikoak aztertuz, bertan eginako elkarrizketekin eta ontzien bilaketarako urpeko miaketen bidez, galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara.

Txuri eta beltzik gabeko istorio bat da, txuria esateko hamaika hitz dituen herrian. Informazio gehiagorako, www.balezaleak.com orria kontsultatu daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios