Diario Vasco

'Gaur ez da inoiz' antzezlana gaur arratsaldean Itsas Etxean

Antzerkizaleek hitzordua dute gaur Itsas Etxea auditorioan, arratsaldeko zortzietan. Bi ordu lehenagotik lehiatilan lau eurotan aurkituko dituzte 'Gaur ez da inoiz' antzezlana ikusteko sarrerak.

Ikuskizun berritzailea proposa-tzen du Distopia Antzerki Galdara taldeak, mundu garaikidearen ikuspegi berezia ematen duen horietakoa. Gaur egungo gizartea eta proposatzen zaigunaren arteko paralelismo bat, indibidualista, itxia eta aseptikoa dena. Hala, urte askotan literaturak proposatu duen Distopia hori inoiz baina hurbilago dago, eta ikuslea eskenatokian ikusten duenarekin ia bat egitea darama.

Konpainia lau aktorek osatzen dute: Xabi J. López (testuaren egilea eta obraren zuzendaria dena), Samuel Quel, Garazi San Martín eta Irantzu Sánchez, bere lehen obra honetan zazpi pertsonaiei bizitza ematen dietenak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate