Diario Vasco

Hondarribitarrak Donibane Lohitzuneko Mintzodromoan

Berrogaita hamarren bat hondarribitar joan ziren Donibane Lohitzuneko Mintzodromora.
Berrogaita hamarren bat hondarribitar joan ziren Donibane Lohitzuneko Mintzodromora.
  • Gaur goizean Gaztedromoa izango da Kasino Zaharrean

Aurtengo Min-tzodromoa Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel auditorioan egin zen atzo, Euskararen Eguna ospatzeko. Sareuska lan taldeak antolatzen duen ekimen honek urtetik urtera kokapen ezberdina izaten du eta atzokoan Iparraldeko lagunek hartu zuten ardura.

Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Hego Lapurdiko hirigunea eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa dira Sareuskako kideak.

Hondarribitik Donibane Lohi-tzunera hainbat euskaltzale joan ziren. Haietako asko, Mintzalaguna proiektuan parte hartzen dutenak. Baita ere alkatea eta udaleko zenbait zinegotzi.

Gaur aldiz Gaztedromoa egingo dute, Kasino Zaharrean.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate