Diario Vasco

Txiste Grafikoen lehiaketaren sari banaketa

Aurtengo edizioko sarituak, epaimahaia eta udaletxeko ordezkariak, sari banaketan.
Aurtengo edizioko sarituak, epaimahaia eta udaletxeko ordezkariak, sari banaketan. / F. PORTU
  • Telmo Flores, Nahikari del Val eta Unai Arrieta izan dira aurtengo edizioko irabazleak

Neguko Jardunaldien barruan antolatzen den Txiste Grafikoen lehiaketak aurten bere hogeitabosgarren saioa izan du eta sari banaketa Kultur Etxean egin zen.

Aurtengo ediziora 195 lan aurkeztu dira, 7 A mailan (16 urtetik gora), beste 35 B mailan (12 eta 16 urte bitartekoak) eta 153 D mailan (12 urte arte). Epaimahaia Antton Olariaga eta Iñaki Arzakek osatu dute eta Karmelo Goikoetxea idazkari lanetan.

A mailan Telmo Floresenen lana izan da epaimahaiak onena bezala aukeratu duena eta Ander Melladok bigarren postua lortu du. 300 eta 200 euroko sari bana jaso zituzten.

B mailan Nahikari del Val eta Alicia Ortego izan dira lehen eta bigarren salikatuak eta haientzat 150 euroko sari bana zeuden.

Azkenik, txikienentzako D mailana, Unai Arrieta eta Iñigo Lucas izan dira onenak eta komiki liburuen sortak jaso zituzten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate