Borrar
Arantxa Berrotaran zinegotziak neguko jardunaldietako egitaraua aurkeztu zuen.
Edade guztietako jendearentzat ekitaldiak neguko jardunaldietan

Edade guztietako jendearentzat ekitaldiak neguko jardunaldietan

Aurtengo Mintzodromoa Donibane Lohitzunen izango da. Abenduaren 2an Gaztedromoaren txanda

I. A.

Sábado, 29 de octubre 2016, 00:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaleko euskara zerbitzuak urtero ohi duen bezala neguko jardunaldiak antolatu ditu eta atzokoan Arantxa Berrotaran euskara saileko zinegotziak jakinarazi zituen azaroa eta abenduan izango diren ekitaldiak.

Aurtengo berrikuntza nabarmenena «Gaztedromoa izango da, abenduaren 2an, euskararen egunarekin. Kasino Zaharrean gazteentzako mintzodromoa antolatuko dugu, bi saiotan. Ikastetxeetatik oso harrera ona izan du ekimen honek eta espero dugu ondo joango dela. Kasino Zaharrean giro goxoa sortuko dela uste dugu eta bertaratzen direnei jan eta erateko zerbait emango zaie egun hortan».

Aurtengo Mintzodromoa, aldiz, Donibane Lohitzunen izango da, abenduaren 1ean. Aglomeration Sud Pays Basque-Hego Lapurdiko Hirigunea, Bortziriakeko Euskara Mankomunitatea eta Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoak Sareuska mugazgaindiko euskararen sarea osatzen dute eta Mintzodromoa urtetik urtera herri ezberdin batean izaten da azken aldi hontan.

Bestalde, euskal txiste grafikoen lehiaketak hogeitabosgarren edizioa duenez, «ekitaldi berezia antolatu nahian gaude, aurreko urtetako parte hartzaileak gonbidatuz, adibidez». Tamalez, «partaidetza beheraka doa eta aldaketaren bat pentsatu beharko dugu lehiaketa hau maila hobeagoan mantentzeko». Azaroaren 15etik 27ra Arma Plazako eraikinaren goiko solairuan erakusketa izango da eta sari banaketa larunbata 26an ospatuko da.

'Heroaik' antzezlana, 12an

Aurtengo neguko jardunaldien ekitaldi nagusienetakoa azaroaren 12an izango da. Auditorioan 'Heroiak' an- tzezlana ikusi ahal izango da, Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirrerekin. Sarrerek sei euro balioko dute. Haurrentzako an-tzerkia aldiz, 'Kondaira baten truke' izango da, azaroaren 18an Amuteko auzo elkartean.

Ohikoa denez, azaroko Kalean Kantuz berezia izango da. Hilaren 27an, Damarrin ibiliko dira gaurko eta betiko abestiak kantatzen eta ondoren bazkaria egingo dute Klink elkartean. Sarrerak hogei euro balio dute eta Kai-Alden, Alzaga Urdaiazpiko dendan, Batzokian eta Klinken salduko dira.

Bertso afari bat ere prestatu dute, abenduaren 3an Itsas Lur elkartean, Alaia Martin eta Julio Soto izango direlarik protagonistak. Sarrerak hogei euro balioko du eta Txantxangorrin, Enbatan, Batzokian eta Irungo Sunbilla tabernan erosi ahal izango dira.

Abenduaren 10ean Bordari eta Satarka literatur lehiaketetako sari banaketa ospatuko da, 14tik 18ra Euskal liburu eta disko azoka jarriko dute Arrantzale Auzoan eta, literatur tailerrez gain, beste bi ipui kontalari saioa izango dira hurrengo bi hilabetetan Biteri kaleko liburutegian: Azaroaren 30ean Lupe Lekuona arituko da eta abenduaren 28an, Maite Franko, bi kasuetan ere lau eta bederatzi urte bitarteko haurrentzat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios