Diario Vasco

Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren epea bihar itxiko da

Udaleko Euskara Zerbitzuak gogoratu duenez, bihar itxiko da Bordari eta Satarka literatur lehiaketan parte har-tzeko epea.

Gai librearekin, lanak argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dira. Lanak orriaren alde batean bakarrik ida-tziko dira, makinaz edo ordenagailuz, eta tarte bikoitza utzita.

Lan bakoitzaren lehen orrialdean ondorengo datuak adierazi beharko ditu egileak: zein sari-ataletan aurkezten duen lana (Bordari edo Satarka), zein mailatan (A edo B), lanaren titulua, egilearen izenordea eta egilea Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea den. Gutunazal itxi baten gainean lanaren titulua eta egilearen izenordea idatziko dira, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta nortasun agiriaren kopia. Lanak BAZeko bulegoan utzi edo posta-kutxan sartu beharko dira.

Bordariko zein Satarkako A mailan irabazleek 800 euro eta oroigarria jasoko dituzte, 400 euro eta oroigarria bigarrenak eta 400 euro eta oroigarria Hondarribiko onenek. B mailan aldiz 400 euro eta oroigarria jasoko dituzte irabazleek, 250 euro eta oroigarria bigarrenek eta 250 euro eta oroigarria Hondarribiko onenek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate