Eratsungo palazioaren historia ahaztua

Martitxenea (Martisena agiri zaharretan)

Martitxenea jauregiari zegokion «Palazio, Cabo de Armeria» titulua, gero Asurako jauregiak bereganatu zuela dirudi

PATZIKU PERURENA

Bat-bateko halabehar bik ekarri naute artikulu hau idaztera. Basaburua ttikiko baserrien sorrera aztertzen nabilela, Eratsungo palazioa atera zait bidera, eta bertara joanda herritarren artean galdezka hasi arren, inork ez duela holako kontu haundirik aditu. Hala, egunotan bertako festak direla probextuz, eskura nituen datuok hauspetik ateratzea erabaki dizut, gutxienez borondate oneko eratsundarrek bederenik eskertuko didatelakoan:

1607: Askoz datu zaharragoak izanen dira, baina, Eratsungo palazioaz nire eskura iritsi den aurrenekoa, NAHan, konputuko ondasunen sailean, Eratsungo etxeen zerrendan aurrena datorren 1607ko hauxe duzu: «Primeramente el dicho Don Juan de Erasun cuyo dize es el palazio del dicho lugar, con setenta peonadas de tierra, once vacas, dos bueyes, diez cabras y seys puercos». Baina zein etxe ote zen «palazio» hori Eratsunen? Laster ikusiko duzu hori ere.

1678: Hurrengo datua, nire begi inoxo izuok ikusi dutena, 1678ko apeoan, Eratsungo etxeen zerrendan, maizterren sailean hirugarren aipatzen den hauxe duzu, bere faksimile eta guzi:

«Otra casa llamada de Martisena la qual an oido decir y esta en opinion de que es palacio aunque no saben que sea de Cabo de Armeria y es propia de Joan Bauptista de Alduncin vecino de la villa de Goyzueta en la qual avita Joan de Aldunzin hermano del propietario con su familia.

En otro fogar distinto avita tambien con su familia Maria de Arregui viuda muger necesitada. En otro quarto y fogar del dicho palacio avita Martin de Mindeguia con su familia. En otro quarto y fogar del dicho palacio avita tambien con su familia Domingo de Saldias».

Orain badakizu Martisena zuela izena Eratsungo palazioak, eta gutxienez lau bizitza edo sukalde bazituela ere bai. Orduan seguru esan nezake gaur Julian Retegi pilotari famatua bizi den etxea dela garai batean palazio izandakoa. Izenak ere ez baitabiltza horren urruti: dokumentu zaharrotan Martisena eta gaurregun herrian bertan ahoz Martitxenea.

Baina hori baino interes haundiagoko datua, izen bereko etxeak atalburuko giltzarrian dakarren honako inskripzio hauxe: «las armas del palazio de erasun».

Martitxeneako atalburuan giltzarria, detaile handitua, eta Eratsungo Palazioko Armarria / P. Peru, 2016

Ni ez naiz honetan aditua, baina, Andoni Esparza jauna bai, eta esan dit Eratsungo eta Saldisko armarriaz atera zuela artikulua Noticias de Navarra egunkarian 2002ko otsailaren 25ean, eta hartan aipatzen zuela armarri hau, nahiz etxearen izenik ez eman, eta badakiela gainera Nafarroako armarrien liburuan Eratsungo palazioko armarritzat datorren irudi berbera dela, 1572 ingurukoa, eta Araba aldetik sortua, bi leinuren arteko burruka zaharrak medio.

Dena dela, nere iruditua da, giltzarri hori, lehengo palazio zaharra berritzean paratutakoa izanen dela, inondik ere. Oraingo Martitxenea hau baino askoz haundiagoa izanen baitzen jatorrizko palazioa, aurrez ikusi bezala, lau bizitza edo sukalde bazituenerako. Gainera, Julian Retegi jabeak berak esana baitakit, oraingo eskriturak dioenez, lehengo orube zaharrak 280 metro koadro inguru zituen lekuan oraingoak 120 metro inguru besterik ez dituela. Julianen amak berak, eta beste adineko eratsundar askok ere, oraintsu dela 75 urte berritu zen arte, lau aldeetatik zabalago ezagutu baitzuen egun Martitxenea dena.

1719: Eratsungo Jauregi hau nolatsukoa zen jakiteko, bada beste dokumentua, Eratsungo udal artxiboan dagoena (779 zkia.). Honela dio dokumentu horren epigrafeak: «auto de posesion del palacio de Erasun y otros vienes». Izatez, Goizuetako Don Miguel de Alduncin bikarioarenak ziren ondasunok, eta Miguel de Narbarte eratsundarrak bereganatu zituen subastan, Artikutzan bizi zen Miguel de Espinal jaunaren bitartekotzaz. Hona nola ageri den Erantsungo palazioari dagokion hasierako pasartea, Martin Joseph Sampaul eskribauak idatzia (44. or. atz.) :

«Primeramente dichos dos palacios del dicho lugar de Erasun que estan solariegas con sus tierras blancas sus castañales y manzanales (…) una herreria llamada Zumarrizta con su martinete, casa de habitacion y todos sus montes jarales y meneras (…) la casa de habitacion de las herrerias de Asura que estan caidas con todos sus montes jarales y meneras».

Horra, orduan ohi bezala, Eratsungo bi jauregiak bertako bi burniola nagusiekin uztarrian, baina ez palazioaren izenik ez etxe muganterik aipatzen da testu guzian, tarteka Erasun, Erasu eta Eraso nahastuz; hala ere, gero aipatzen diren beste hamaika alor, lur pusketa, sagasti eta gaztanadi «como pertenecientes a los dichos palacios» non diren ikusiz aisa atera liteke, aurrez aipatu Martitxeneaz ari dela testua. Baina lur zerrenda luze hori alde batera utzita, hara nola ageri den palazio bikoitza, berriz ere, jabetza erakusteko orduan ohikoa zen zeremonian (48 or. atz.):

«En el lugar de Erasun a los catorze dias del mes de Nobiembre de mil setencientos y diez y nuebe (…) yo el dicho escribano le tome al dicho Juan Miguel de Espinal de la mano derecha y le entre dentro de los dichos palacios que estan juntos debajo de un tejado en que ai dos viviendas separadas y despues que se bio dentro de ellas se andubo paseando zerrando y abriendo sus puertas haviendo echado fuera los que dentro estaban y luego ynmediatamente entro tambien en una huerta que esta pegante a los referidos palacios y en ella andubo tambien paseando y haciendo estos actos y otros denotantes a berdadera posesion».

Horra, beraz, nolatsukoa zen Eratsungo palazio bikoitza, ondoko baratza eta guzi. Eta teilatupe bereko «dos viviendas separadas» horiek ikusita diot nik: ez ote zen gero herriko eskola izandakoaren zatiren bat ere garai bateko palazio izanen? Larri ibili. Dena dela, kontuok errotik aztertuz, zalantza guziok aisa argi litzake honetan batere azarririk baduenak.

1726: Eta maizterren sailean hamazazpigarren, haratx nola datorren, berriz ere, Eratsungo palazioa 1726ko apeoan, aurreko txandan bezalaxe palazio berari dagozkion bi bizitza aipatuz:

«Miguel de Leiza vibe con ogar y familia en el Palazio que se ha llamado y llama Martisena, como clabero de el propietario de Don Miguel Antonio de Alduncin residente en la Villa de Goizueta. Y dichos Abad Regidor y persona nombrada digeron an tenido y respetado por Palazio de Cabo de Armeria y como tal a sido esempto de quarteles de inmemorial a esta parte, y esto mismo consta por el apeo antiguo.

Miguel de Elizalde vibe con su familia en una porzion del dicho Palazio con ogar distinto.

Bauptista de Saldias vibe con su familia en ogar distinto en la misma porzion antezedente».

Asurako jauregia

Nahi duenak hobeki aztertu, hona nere azken hipotesia: dokumentuotan eta lehendik ere herriko Martitxenea jauregiari zegokion «Palazio, Cabo de Armeria» titulua, gero Asurako jauregiak bereganatu zuela dirudi. Segurantzia osoz ez dakit, baina ongi aztertzeak zinez mereziko luke.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos