Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Euskal kostaldeko 180 enpresa elkartuko dira Ficoban

Euskal kostaldeko 180 enpresa elkartuko dira Ficoban

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Euskal Kostaldeko Enpresari eta Turismo Eragileen II. Topaketa egingo du bertan Ficoban ostegun honetan, azaroaren 12an

dv

Martes, 10 de noviembre 2015, 14:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Euskal Kostaldeko Enpresari eta Turismo Eragileen II. Topaketa egingo du Irungo (Gipuzkoa) Ficoban ostegun honetan, azaroaren 12an. Euskal kostaldeko eta Côte Basqueko turismo sektoreko 180 enpresa inguru bilduko dira, euskal itsasadarreko gainontzeko turismo eskaintza hobeto ezagutzeko eta ideiak, iritziak eta lankidetza egitasmoak beste eragile batzurekin partekatzeko, eta norberak bere turismo produktuak merkaturatzen duten enpresei aurkezteko helburuarekin.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, networking topaketa 09:30ean hasi eta 14:30 arte luzatuko da. Bertan, Basquetourreko zuzendari Arantza Madariaga eta CDT-Tourisme64 erakundeko zuzendari Fabien Perrot egongo dira. Kostaldeko turismo eskaintza publiko eta pribatuaren informazio txoko batez gain, eragileen arteko harremanetarako eta elkarrizketarako guneak ere egongo dira.

Parte hartzaileei emango zaien networking eta inskripzio erramintari esker, honezkero 390 bisita txartel partekatu eta 70 bilera itxi dira. Aipatutako guneez gain, "turismo elkarrizketen" beste bat egongo da, eta honezkero 75 lagunek eman dute izena sektorearentzako gai interesgarrienak diren inguruko hizlari adituei entzuteko, hain zuzen ere, merkaturatzea eta MICE.

Topaketaren bigarren edizio honetan egongo diren enpresen artean, surf, nautika-zerbitzuak-bela, ibilbideak, urpekaritza-turismo aktiboa eta abentura anitzak bezalako turismo zerbitzuak egongo dira, baita turismo gidariak, ostatuak, Euskadi Gastronomikako bazkideak, kultur ekipamenduak edo museoak eta agentzia hartzaileak ere. Euskadi eta Bearn-Pays Basqueko erakunde publiko eta turismo bulegoek ere parte hartuko dute.

Iaz, Bilbon, Bearn-Pays Basqueko Turismo Batzordeko ordezkaritza bat izan zen eta bertan ikusitako formatoa oso ondo baloratu ondoren, eurekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez. "Euskal Kosta Networking Day" deritzon horretan egotea ere erabaki zen. Honi esker, mugaz bestaldeko 30 enpresa izango dira osteguneko topaketan.

Euskal Kostaldeko Enpresari eta Turismo Eragileen arteko II. Topaketa Euskal Kostaldeko Turismo Planaren enpresen arteko lankidetza sustatzeko arloan kokatzen da eta sektoreak berak harremanetarako eskatutako topagunea da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios