Borrar
Txingudiko errugbi eta atletismoko konplexua Zubietara eramateko aukera aztertzen ari dira erakundeak

Txingudiko errugbi eta atletismoko konplexua Zubietara eramateko aukera aztertzen ari dira erakundeak

«Hala, padurak eta badiako inguru osoa handitu egingo dira eta habitaten egoera hobetuko da»

El Diario Vasco

Jueves, 20 de noviembre 2014, 18:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txingudiko badiako batzorde politikoa bildu da ostegun honetan Irungo Plaiaundiko ekoetxean, Plaiaundi-Jaizubia padurak hobetzeko eta zabaltzeko aukerak eta Plaiaundin dauden errugbi-zelaia eta atletismoko pistak Zubietara eramateko proposamenak eta bideragarritasuna aztertzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailetik jakitera eman dutenez. Bi urteko epean horretarako pausorik ematen ez bada, beste aukera batzuk aztertuko dituzte.

«Anbizio handiko proiektua da eta Plaiaundiko padurak zabaltzen lagunduko du. Padurak eta badiako inguru osoa handitu egingo dira eta habitaten egoera hobetuko da. Bi urtean jarduerak hasterik ez badago, balizko beste kokaleku batzuk aztertuko ditugu, horien bila ari baikara.», esan dute batzordekideek.

Txingudiko badiaren leheneratzerako eta konektibitaterako diagnosian oinarriturik, erakundeetako ordezkariek Plaiaundi-Jaizubia padurak hobetzeko eta zabaltzeko eta Natura 2000 Sareko Jaizkibel-Bidasoa espazioak lotzeko aukerak aztertu dituzte, baita Hendaia, Irun eta Hondarria eta Plaiaundi, Jaizubia eta Amute bizikletaz lotzeko eta errugbi-zelaia eta atletismoko pistak lekuz aldatzeko aukerak ere.

Bileran Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josean Galera, Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta izan dira, baita Mendien foru-zuzendari Roke Akizu eta Ingurumeneko foru-zuzendari Ainhoa Iraola ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios