Berdintasun plana, «udal Gobernuaren interesen arabera»
PPLL
Miércoles, 30 de julio 2014, 00:07
Gaurko Osoko Bilkuran jorratuko den gaietako bat Berdintasunerako III Plana da. Bilduko bozeramaileak atzo adierazi zuenez, koalizioaren jarrera gai honen inguruan «hilabete luzeetan zehar adierazi izan dugu: udal Gobernu honek parte hartzearen erabilera interesatua egin du». Berdintasun Plana lantzeko kontratatu zen enpresak «lehenengo zirriborroa Udalera bideratu zuenean, gobernuak programa kendu zuen. Hori izan da azken hilabeteetan gure aldarria: ezin daitekela parte hartzea interes politikoen arabera erabili. Prozezu parte hartzaile baten ondorioetan agertzen diren idei guztiak bere barnean hartu behar zituen plan honek», aldarrikatu zuen Mitxelenak. Bilduren arabera, gaur aurkeztuko den dokumentua «udal Gobernuak mutilatutako plan bat da, bere interes politikoei erantzuten duena». Beraz, «gure jarrera aurkakoa izango da».