'Zurrumurru matxistarik ez' ekimena larunbat honetan

DV ONDARROA.

Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Saretik kontzientziazio-formazio-akzio prozesu bat abiatu da indarkeria matxistaren inguruko gertaerak, jarrerak eta zurrumurruak identifikatzeko. Zurrumurruak identifikatzeaz gain, hauek agerian uzteko eta salatzeko planteamendua egingo da herriko errealitatean, eta bereziki herriko jaietan, eragiteko kanpaina kolektiboa sortuz.

Indarkeria matxista egunerokoan landu beharreko gaia izan arren, eraso sexistak jaien testuinguruan areagotzen den errealitatea da; horrela, testuinguru horretan kokatuko da dinamika. Aurkezpena Etxelilan gertatuko da, Ondarroan, larunbat honetan hilak 17, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Zurrumurru matxistei aurre egiteko formazioak martxan jar-tzea planteatu du Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareak 2018 honetara begira. Izan ere, «jakina da eta ZAS! (Zurrumuruen Aurkako Sareak) ere hala dio, zurrumurru oinarri gabeek, estereotipo ezkorrek eta aurreiritziek intolerantziaren dikurtsoa elikatzen dutela, luzarora begira desberdintasuna, gizarte zatiketa eta diskriminazioa ereiteko hazitegi ezin hobe bilakatuz. Hala bada, ezinbestekoa dugu norbanako eta taldeen ideia, uste, pertzepzio, estereotipo eta kontzeptuen gainean eragitea, hauengan aldaketa eragin asmoz. Norbanako eta taldeengan eraginez lortu baitezakegu jendartean ere eragitea, jendarte berdinzaleago batetarantz abiatzea», diote bultzatzaileek.

Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Saretik herri parte hartzaileetan (Ermua, Basauri eta Ondarroa) aurrera eramatea planteatzen den formakuntza honek matxismoari dagokionez egunerokotasunean ematen dire gertaerak, jarrerak eta zurrumurruak identifikatzen jakiteko estrategiak lantzea bilatzen du, baita hauen aurrean erantzuteko tresnak sor-tzea ere. Zurrumurruak identifikatzeaz gain, hauek agerian utzi eta salatzea ere bilatuko baita, herriko errealitateetan eragitea xede. Guzti hau, gehienbat, jaien testuinguruari begira landuko da, jakin baitakigu eraso sexistak eremuetan areagotu egiten direla.

Formazioak, gehienez ere, hogei bat ordukoak izango dira. Hala ere, udalerri bakoitzean sortzen den taldeak izango du beronen ibilbidearen iraupenaren gaineko erabakipena. Gero, ekainean, prozesuan parte hartu duten talde guztiak kurtso amaierako ekimen batean biltzea aurreikusten da. Bertan, talde bakoitzak bizitako esperientziak partekatuko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos