Borrar

Zesta puntako xistera zirkuitoko finalerdiak jokatuko dira gaur

Danok Bat taldeak hiru ordezkari izango ditu

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Sábado, 9 de diciembre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Puntako eta emozio handiko festibala jokatuko da gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Miruaitz frontoian, izan ere zesta puntako mutilen 'Avia-Xistera' zirkuituko finalerdiak jokatuko dira kiniela eran 25 tantotara.

Zirkuituko emaitza onenak lortu dituen bikotea sailkatuta dago dagoeneko Markina-Xemeinen hurrengo abenduaren 16an jokatuko den finalerako, baina ondoren datozen hiru bikoteen artean, bikote bat aterako da gaur Mutrikutik finalerako.

Gazteetan, Eduardo Agirre Zumaiakoa eta Aratz Mendizabal Mutrikukoak osatzen dute bikote bat, bestea berriz, Clement Garcia Bidartekoa eta Hugo Ibar Bidartekoak baita ere, eta hirugarrena Thomas Urrutia Donibane Garazikoa eta Maxime Berdoulay Bidartekoak. Hiru hauen artean 25 tantotara kiniela bakarra jokatuko da eta lehen ailegatzen dena izango da finalean Iparraldeko Etxegarai eta Markina-Xemeingo Mandiolak osatzen duten bikotearen aurka neurtuko direnak.

Helduetan, berriz, dagoeneko sailkatuak daude Etxebarriakoa jaiotzez baina Berriatuako eskolakoa den Iriondo eta Gasteizko Susok osatzen duten bikotea. Beste bikotea hauetatik aterako da; Antxon Alberdi Etxebarria eta Mikel Manzisidor Mutrikukoak osatzen dutena, Ibai Iturrino Miarritzkeoa eta Jon Ibarluzea Markina-Xemeingoak osatzen dutena eta Ekaitz Mendizabal Mutrikukoak eta Zuhaitz Sallaberry Donibane Lohitzunekoak osatzen dutena. Hauek ere kiniela bakarra izango dute 25 tantotara. Sarrera doan izango da, atsedenean txuleta eta ardoen kit batekin osatutako otarra zozketatuko da, Euskal Telebistak grabatu egingo du jaialdia bere laugarren kanaletik emateko eta giroa berriz aparta izango da puntu guztietako jarraitzaileak etorriko baitira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios