Zaldia garaile

Lehen aldia zen Belaustegiko zaldia plazaratzen zela.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Gauzak estu gertatu ziren igandean Galbaixoko ermita ondoko probalekuan, baina azkenik Berriatuako 'Belaustegi' baserriko zaldia izan zen garaile. 600 kiloko pisua duen zaldiak, 600 kiloko harriaz, 60 giltza, 2 zinta eta 2 metro egin zituen. Mutrikuko 'Gorixo' baserriko poniak berriz, 150 kiloko pisua izanik, 311 kiloko harriaz, 57 giltza eta 5 zinta egin zituen bitartean. Proba azkenetara erabaki zen, ponia bera baino laguntzaileak bete bai ziren. Bestalde, errifa ere burutu zuten eta 600 euroko lehen saria, 3.434 zenbakiarentzat izan zen, hain zuzen Itziarko Iñigo Arrizabalagak zuena, eta 200 euroko bigarren saria berriz 4.120 zenbakiaren-tzat izan zen, Mutrikun jaio eta Elgoibarren bizi den Juan Iduetak zuena. Baina zalantzarik gabe, unerik sentikorrena, Laranga, Olabarrieta eta Ibiri auzoan hildakoen alde Jabier Basurkok eskaini zuen meza izan zen. Parrokiko koruak ere parte hartu zuen eta bukaeran, Oier Agirrezabala eta Xabi Astigarragak bi bertso eskaini zieten aurten joan zaigun Josu Pagoagari, une hunkigarria izan zen benetan.

Fotos

Vídeos