Zahartzaroaren omenez egingo den bazkarian parte hartzeko izen emate epea gaur bukatzen da

Trikitixa taldeko kideek euskal dantza ikuskizuna eskainiko dute. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaur Udalak eta Aizpe elkarteak zahartzaroaren omenez antolatu duten bazkarian izena emateko epea bukatzen da. Oraindik izena eman ez dutenek gaur izango dute azken aukera eta bai udaletxean baita Lagun Betikoak elkartean ere izena eman ahalko da. Zahartzaroari omen eguna, hilaren 23an egingo da. Eguna, kalejira betekin hasiko da eta 12:00etan Azpilgoetako eleizan meza nagusia ospatuko da. Tren txu txua egongo denez, honek Goñati pilotalekura ibilbidea osatuko du, omenaldia jasoko duten guztiak bertara eraman ahal izateko. Goñati pilotalekuan, Mendaroko trikitixa taldearen euskal dantza ikuskizuna ikusteko aukera izango dute. 14:30ak aldera, Aizpe elkartean bazkaria izango da eta arratsaldean festarekin jarrai-tzeko asmoz, dantzez eta kale an-tzerkiaz gozatzeko aukera izango dute.

Zer Berri? boletina

Aurreko asteetan zehar, Udalaren, Zer Berri? udal boletinaren bigarren alea banatu zen, etxez etxe. Oraingo boletin honetan, urte honetako lehen 6 hilabeteetan, Udalak herrian aurrera eraman dituen ekimen nagusien berri eman du, besteak beste, pintxo lehiaketa, ardo dastaketa, kilimon Trail, udal udalekuak, auzoetan eginiko hobekuntzak, igogailuaren bigarren fasea etab.

Boletin informatibo hauen helburua, Udalak herri mailan egin dituen hobekuntzak, proiektuak etab herritarrei jakinaraztea da, hurbiltasuna eta komunikazioa garatuaz.

Fotos

Vídeos