Yoana Sondebilla Agorretak irabazi zuen aire libreko margo lehiaketa

Lehiaketaren irabazleak antolatzaile eta epaimahaikideekin.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurreko larunbatean, XXII. Mendaroko aire libreko margo lehiaketa jokatu zen. Aurtengo honetan guztira, 22 pertsonek hartu dute parte, 14 urtetik gorako parte-hartzaileak 14 izan ziren eta 14 urte baino gutxiagokoak 8. Adin txikikoen parte hartzeak gora egin du eta oso datu interesgarria dela esan daiteke.

Aurreko urteetan bezala, herrira hurbildu diren artistak leku desberdin askotatik etorri dira, besteak beste, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Santader eta Asturiasetik.

Lehiaketa goizeko 9:30ak aldera hasi zen eta 14:30ean, sarien banaketa burutu zen. Aurtengo XXII. honetan, lehen saria Yoana Sondebilla Agorretarentzat izan zen, emakume nafar honek, 600 euroko saria irabazi zuen. Bestaldek 1. eta 2.accesitak Jon Idigoras Mugerza eta Jose Manuel Mendez Mendezek lortu zituzten eta bakoitzak 300 euroko saria eskuratu zuen.

Txikien lehiaketan, Naia Zubiarrek lortu zuen lehen saria eta bigarren postua, Gorane Sanchezek, biak mendaroarrak eta bakoitzari pintura materiala eman zitzaion.

Epaimahaia Aitor Etxeberria eta Aitor Sarasketak osatu zuten.

Datorren igandean, urriak 1, margolan guztien erakusketari hasiera emango zaio. Erakusketa urriak 15era arte izango da, Lagun Betikoak elkartearen lokalean ostiral, larunbat eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Oñatiko Kilometroetara

Igandean izan zen 2017ko Kilometroak jaia Oñatiko herrian eta gure herriko Udalak autobusa jarri zuen bertara joan ahal izateko. Goizeko 9etan atera zen autobusa eta bertan zeuden guztiak guztiak, 14-17 adin tarteko gazte euskaltzaleak ziren, zehazki 46 gazte. Udalaren helburu bat, euskararen erabilpena sustatzea da eta gazte hauek etorkizuna eraikiko dutenez, pozteko data dela esan beharra dago.

Fotos

Vídeos