Willis Drummond taldea, Gaztetxean hilaren 24an

Mutrikun hasiko dute 'Gure Tokiak Tour' bira./
Mutrikun hasiko dute 'Gure Tokiak Tour' bira.

Bihar jarriko dira kontzerturako sarrerak salgai

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Otsailaren 24an Wills Drummond' taldea Mutrikun izango da, Gaztetxean hain zuzen, era horretan hasiera emango diotelarik 'Gure Tokiak Tour' birari Euskal Herrian zehar. Aipagarria da Japonian ere izan den taldea Mutrikun hastea, horrek argi eta garbi erakusten baitu musikoek Mutrikurekiko duten lotura, eta bestalde Gaztetxeko antolatzaileek dituzten loturak. Kontzertuko sarrerak, bihar, larunbata eta igandean jarriko dira salgai Gaztetxean bertan iluntzeko 19:00etatik 21:30etara. Gainera Willis Drummond' taldekoak ez dira bakarrik arituko Mutrikun, Donibane Garazikoak diren 'Kuartz' taldekoak ere Mutrikun izango baitira. Beraz, otsailaren 24koa gogoangarria izango da zalantzarik gabe.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos