'Volar' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia gaur Etxelilan

DV ONDARROA.

El 'Volar' dokumentalean genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren istorioa biltzen da. Emakume hauek asteburu bat pasa dute elkarrekin landan, euren egunerokotasunetik urrun. Adin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolen-tziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari, inolako biktimismorik gabe gaur 17:00etan Etxelilan eskainiko den dokumentalaren emanaldian. Dokumentalaren proiekzioa eta gero, protagonista batzuekin solasaldia egongo da.

Gabonetan ekintza ugari

Aurten ere ekintzaz beteta datoz Ondarroako Gabonak. Urtero moduan ez dira gabon kanta eta kalejirak faltako herrian eta aurten gainera Kiroldegiak ere opor epealdirako eskaintza berezia prestatu du. Horretaz gain, Gaztegunean ere herriko gazteen oporraldiari begira besteak beste, Tertangara irteera, gabon jaia, scape room eta multitxapelketa antolatu dituzte. Kiroldegian opor garaian ere kirola egiteko kirol anitza egitasmoa prestatu dute estreinakoz.

Egitasmo honen bitartez, abenduaren 26, 27 eta 28an LH3tik DBH2ra bitarteko gazteek kirol disziplina anitzetaz gozatzeko aukera izango dute. Horretaz gain, HH5etik LH6ra bitarteko gazteei zuzenduta arratsaldez igerilekuan ur jolasak izango dira.

Berezitasun moduan gainera, abenduaren 27an puzgarriak izango dira igerilekuan. Ondarroako Udalak herriko taldeen laguntzarekin gabonetan herrian adin guztientzako herritarrei zuzendutako kultur eta kirol ekintzak antolatu ditu aurten ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos