Borrar
Itsaslabarreko bizidunak piszina ondoan bertan ditugu urrutira joan gabe. A.G.
'Urteko azken marearteko zabalgunea' eta 'Karsteko zaporeak', biharko bi aukera

'Urteko azken marearteko zabalgunea' eta 'Karsteko zaporeak', biharko bi aukera

Izenak herriko Turismo Bulegoan eman behar dira

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Viernes, 6 de octubre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udazkena aurrera doan heinean, oraindik ere zenbait aukera eskaintzen dihardute Turismo Bulegotik, horien artean 'Marearteko Zabalgunea' eta arrakasta handiz gauzatzen ari den 'Karsteko Zaporeak'.

Lehen aukera oso interesgarria da, baina horretarako marea biziak behar izaten dira, eta egunotan aukera dagoenez gero, bihar larunbata, goizeko 10:00etan, urteko azken irtenaldia burutuko dute. Itsasbehera da ordu horretan, eta marearteko zabalgunea agerian geldituko denez gero, bertako bizidunei buruz ikasteko aukera ezin-hobea izango dute parte hartzen dutenek.

'Karsteko Zaporeak', berriz, bisita gidatua izaten da, goizeko 11:00etan bilduaz Olatz auzoko ermitaren aurrean. Lehenik bisita izaten da, eta ondoren Goienetxe gaztandegia ezagutzeko aukeraz gain, bertako produktuak dastatzeko aukera eskaintzen dute 'Sagarmiña' txakolinaz bustirik.

Bi aukera hauetaz gehiago jakin nahi duenak, edo eta izena emateko Turismo Bulegora deitu behar da 943 60 33 78 telefonoa markatuaz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios