Urteko asterik tristeenetariko bat

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Abuztuaren erdialdean sartu gara eta astearteko jai egunak abuztuko zubia ere ekarri du. Barnealdeko herrietan, behintzat gure herrian, aste hau urteko tristenetariko bat dela esan dezakegu. Aste honetan, herriko jende askok opor astea hartzen baitu. Hilabete guztian asko igar-tzen du jendea herritik kanpo joan dela, baina aste hau da 'hu-tsunea' gehien igartzen. Hala eta guztiz, ohiturak aldatzen doaz. Orain urte batzuk, famili asko hilabete guztirako joaten zen kanpora baina gaur egun jendea, asteka edo hamabosteka joaten da eta nahiz eta jendea falta dela igarri, jendea joan etorrian dabil.

Hala ere herriko enparantza aldean komertzio, zerbitzu eta taberna batzuk itxi egin dituzte beraien ateak eta egunez oso jende gutxi ikusten da hor zehar. Herriko beste auzo batzutan, adibidez Azpilgoeta eta Mendarozabalen batez ere, tabernariek eta dendariek ez dituzte ateak itxi eta herriko jende asko, auzo hauetan elkartzen da.

Fotos

Vídeos