Urte Zaharra korrika eginaz eta arnasa berria hartuaz emango dute mutrikuarrek

San Silbestre korrikaldia Txurruka plazatik abiatuko da goizeko hamaiketan. / GORRITIBEREA
San Silbestre korrikaldia Txurruka plazatik abiatuko da goizeko hamaiketan. / GORRITIBEREA

Goizeko 11:00etan izango da Urteberri eguneko meza parrokian

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Urruti bazirudien ere, San Silbestre eguna heldu da eta ondorioz mutrikuar guztiak prest dira Urte Zaharra agurtu eta berriari ongi etorria emateko. Lehenik aipatu, ohikoa izaten den 'Anaiarte' abesbatzaren irteera atzo burutu zela, izan ere abeslari gehienak parrokiko edo eta 'Santa Katalina' abesba-tzako kideak dira, eta gaur eta bihar saio bereziak dituzte.

Parrokian igandea izanik, goizeko 11:00etan izango da meza, eta baita bihar Urteberri egunekoa ere. Gauza jakin da Txomin Zabaleta Aranberri erretorea, Mutriku eta Mendaroko parrokien buru dela, eta edozein igandeetan bezala, Mutrikun 11:00etan izaten du elizkizuna eta Mendaron 12:30ean.

Biharko Urteberri eguneko elizkizunean, Parrokiko Abesba-tzak, Ignazio Busca Sagastizabalen 'Pastorela' meza eskainiko du tenorea Jose Juan Lizardi dela, eta jarraian Bartome Ercillaren 'Mesias Sarritan', tenorea Jesus Mari Lekube izango delarik. Abesbatzaren buru Aitor Lizardi izango da eta organoan berriz Eneko Lizardi arituko da.

Santa Katalina komentuan ere 11:00etan izango dira mezak, bai gaur eta baita bihar ere. Kasu honetan organoan Aintzane Basterretxea arituko da eta meza emaile Jabier Basurko. Izango da. Baina izango da hirugarren aukera bat ere Olatzko 'San Isidro' baselizan, kasu honetan gaur eta bihar 12:30ean Jabierrek eskainiko bai ditu bi eukaristiak.

Saltoka eta jai giroan

Goizeko 11:00etan jarri dute zita gaurko San Silbestre eguneko korrikaldia burutzeko. Aurtengoan gainera izenburua ere aproposa jarri diote ekimenari; 'Piolin Bartzelonan, San Silbestre Mutrikun'.

Txurruka plazatik abiatuko dira Porturaino jaisteko, Kamiñoberritik igo Atxukalera eta azkenik zirkuitua osatu Erdikaletik Txurruka plazara iristeko. Ohi bezala pintxoak ere edaria egongo da Udaletxeko arkupetan, eta partaide guztiei eskaintzen zaie behar bezala mozorroturik etor daitezela. Bestalde, 19:00etan, Giza katea osatuko da Txurruka plaza eta Beheko plaza artean presoen urreratzea eskatzeko, eta ondoren ez da toki handirik izango herriko tabernetan.

Gauerdian, tradizioa den bezala, batzuk su artifizialak erreko dituzte eta gazteek herriko martxaz gozatu ahal izango dute besteak beste Subeltz, Gotibera, Bodegoia, Bare-Bare, Loretxu, Kardala, Tira-Bira, Zubiaram eta Zubixa irekiko bai dituzte eta berandu dabilenak berriz Txalapartan izango du aukera goizeko 8:00etatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos