Umeen mendi irteera

Euriarekin ere burutu izan dituzte irtenaldi ederrak. /  GORRITIBEREA
Euriarekin ere burutu izan dituzte irtenaldi ederrak. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Datorren igandean umeen mendi irtenaldi berri bat burutuko da Mutrikuko paisaiak ezagutze aldera eta bide batez mendizaletasuna zabaltzeko haurrengan. Oraingoan ordea Oihane Kortazarrek ekin zion antolaketan beste urrats bat gehiago izango du, izan ere Zumarragako Lasalle ikastetxeko haurrak etorriko baitira eta Mutrikukoekin batera guztiak Arno mendira joko baitute. Irteera, goizeko 9:15ean izango da Txanbolingo errotondatik, aurrez ez da izenik eman behar, baina haur bakoi-tzarekin guraso edo tutoreren bat etorriko beharko da. Mutriku-Ondabarro-Abeletxe-Arno ibilaldia proposatzen dute eta itzulia berriz beste bide batetik burutuko dute. Bestalde gogoratu gaur amaitzen dela epea helduen hurrengo igandean burutuko duten irtenaldian parte hartzeko. Nerbioi ibaia jaio-tzen den gune ikusgarrira izango dute oraingoan irteera.

Pala txapelketa

Aurreko asteburuan 25 eta 12 irabazi ondoren, Igor Elezgarai 'Txaparro' eta Xabi Garaldek bihar ostiralez jokatuko Errenteriako Fanderia frontoian Batzokiko pilota taldeko Larralde eta Alzugairen aurka. Hamabi tanto egiten badituzte, bigarren mailako finala jokatzeko sailkatuko dira eta are eta garrantzitsuagoa dena; Mutrikuko Danok Bat pilota eskolako pala sailekoak lehen mailara igoko lirateke. Partida gaueko 21:00etan jokatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos