Ugaitz Mugertza finalean

Ugaitz Mugertza aizkolaria. /
Ugaitz Mugertza aizkolaria.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bihar arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Donostiako Jose Antonio Gasca kiroldegian Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien txapelketa, eta Mutrikun bere ordezkaria izango du lehian, izan ere irailaren 16an lortu baitzuen finalerako plaza, Abadiñoko kanporaketan, Ugaitz Mugertza 'Mugertza II.' Olatz auzoko aizkolariak. Aitzol Atutxa eta Iker Vicente dira faboritoak, baina adi mutrikuarrarekin punta puntan bai dabil. Sarrera 20 euro kostako da eta jarraitzaile finak izango ditu azken bultzada hori eman asmoz.

Bestalde gogoratu Mutriku Saski Baloi taldeko kadete neskak, gaur 16:00etan jokatuko dutela Arrasateko Musakola kiroldegian Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka.

Fotos

Vídeos