Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu UEMAK

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientzia-tzeko eta eragile aktibo bihurtzeko, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten lehen aldiz UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Mendaroko gazteek bertan parte hartzea posible daukate, izan ere Mendaro UEMAko bazkide da. Egonaldia, uztailaren 10etik 17ra izango da, Zestoako Sastarrain aterpetxean. 50 lagunentzako lekua izango da eta 249 euro ordaindu beharko du gazte bakoitzak.

Proiektua bere osotasunean garatzeko, eta hezkuntza arautuaren mugak gainditu nahian, Salto! Gazte Topaketak antolatu zituen iaz lehen aldiz UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzeko eta beraien artean euskara oinarri hartuta saretzeko. 15 eta 18 urte arteko gazteak bildu ziren topaketa haietan, eta hiru egunetan hainbat ekimen eta ekitalditan hartu zuten parte lagunartean, begirale eta sukaldariekin batera.

Hiru egun haietan landutako eduki guztia modu lasaiagoan lan-tzeko eta gazte gehiagorengana heltzeko, asteburu bateko egonaldia beharrean aste osoko udalekua prestatzea erabaki du orain UEMAk.

Gazteen artean euskararen ezagutzak gora egin arren erabileran eta kontzientziazioan eragitea oraindik ere ezinbestekoa dela iritzita, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak berariaz lagundu du udaleku hau.

Izena emateko epea martxoaren 19an hasi zen eta maiatzaren 9ra arte izango da zabalik. Izen ematea, hezkuntza@uema.eus helbidera idaztearekin nahikoa da edota 943 816699 telefonora deitzearekin.

Asamblea Lagun Betikoak

El próximo lunes a partir de las 17.00 horas, la asociación de personas mayores Lagun Betikoak, va a celebrar una asamblea extraordinaria para tratar de un tema de sumo interés. Quien, durante 18 años consecutivos ha venido desempeñando la función de presidenta, deja el cargo, por lo que en la asamblea, se deberá de elegir el nuevo equipo de dirección . Debido a lo delicado del tema, desde la asociación han recalcado la importancia de que las personas socias acudan a la misma. La reunión se celebrará en los locales de la asociación.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos