Udalekuak Debanaturarekin aurten ere

5 eta 11 urte bitarteko haurreti zuzendurik daude, hilaren 25tik uztailaren 13ra

A. SALEGI DEBA.

Aurten, 8. urtea da Debanatura elkartetik, natura eta heziketa ardatz nagusiak izanik, udaleku alternatiboak antolatzen dituztela Deban. Debanaturako udaleku irekietan, 5 eta 11 urte bitarteko haurrak, hilaren 25tik uztailaren 13ra, astebeteko, bi edota hiru txandatan parte hartzeko aukera izango dute. Gauzatuko diren udalekuetako jarduera desberdinak hiru alorretan zentratuak egongo dira; haurren ongi izatea eta jolas askea, kirola eta abentura eta ingurumen heziketa eta aisialdi libreko heziketa.

Udaleku hauetan, alde batetik, ingurumen heziketako eta aisialdiko jarduerak egingo dira: aire libreko jarduerak, hala nola, Debanaturako Baratza eta txangoak Deba hurbileneko natur txokoetara, Hondartzara,...eta, bestetik, barruko jarduerak Gela berdean (Kulturren); erleentzako hotelak, lorehhazi-baratzak, eskulanak, zientzia dibertigarria eta natur txokoan esperimentuak eta jarduerak, baita aire libreko jolasak eta dinamikak (urtero bezala, patioan bero haundiko egunetan igerileku txikitxo bat prestatuko dute) eta, bestetik: Deba-abenturako jarduerak, hala nola, Kobazulo txikia, uztai jaurtiketa, eskalada-rocodromoan, txalupa ibaian zehar, etab. Izen ematea emailez: debanatura@hotmail.com edo 695783656 deituz. Plaza mugatuak dira.

Multi abentura udalekuak

Bestalde, Gazte Multi abentura udalekuetan izena emateko epea zabalik dago, plazak 20 pertosnentzat mugatuak daude. Txandak hauek dira; Lehenengoa, uztailaren 9tik 13ra bitartean (16:30-19:30). Bigarrena, uztailaren 16tik 20ra (10:00-14:00) eta hirugarren txanda uztailaren 30etik abuztuaren 3ra (10:00 - 14:00).

Udaleku hauetan egingo diren jarduerak surf, rafting, snorkel, espeleologia, trekking, orientazioa etab. Aste barruan izango dira jarduerak, hau da astelehenetik ostiralera, 9-14 urte bitarteko Debabarrenako herri guztietako gazteei zuzenduta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos