Udaleku irekiek badituzte datak eta izen-emate epeak

Mutrikun ospatzen diren hiru udalekuak erantzun oso ona izaten dute. /  GORRITIBEREA
Mutrikun ospatzen diren hiru udalekuak erantzun oso ona izaten dute. / GORRITIBEREA

Hiru aukera izango dira: Txantxangorri Aisialdi Taldearena, Kirolaz Blai jarduna eta Asier Illarramendi kanpusa

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Aste Santua igaro ordurako, udalekuekin pentsatzen hasten da bat baino gehiago, eta Mutrikun, baten ordez hiru aukera desberdin izaten dira.

Txantxangorri Aisialdi Taldeak antolatutakoa uztailaren 2an hasi eta 20an amaituko da. 3 urtetik 12 urte artekoek parte har dezakete, eta izena ematea apirilaren 19an irekiko da eta maiatzaren 5ean itxi. Informazio gehiago nahi duenak 679 237 784 telefonora deitu beharko du, baina kontuan eduki beharko da epez kanpo ez dela inor onartuko.

Bigarren aukera 'Kirolaz Blai' jarduna izango da, uztailaren 2an hasiko da baita eta 20ra bitartean gauzatuko dena. Kasu honetan Lehen Hezkuntzako 3. maila eta DBHko 2. maila artekoek parte har dezakete. Izena emateko berriz maiatzaren 7an irekiko da epea eta 20an amaitu, eta gehienez ere 80 pertsona onartuko dira. Informazio gehiago nahi duenak Eskola Kiroleko telefonoa den 653 748 475ra deitu beharko du.

Azkenik, ekainaren 26tik 29ra, Asier Illarramendi kanpusa burutuko da. Kasu honetan Lehen Hezkuntzako 3. maila eta 6. maila artekoek parte har dezakete. Izena ematea maiatzean zehar gauzatu ahal izango da, eta plazak mugatuak izan arren, izena emandako guztien artean zozketa bidez egingo da aukeraketa. Kasu honetan informazio gehiago nahi duenak, www.ilarra4.com web orrira jo beharko du, baita izena emateko ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos