Udalarekin zerikusia duten bi punturen inguruan eztabaida prestatu du EHBilduk

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, izango da Luardo etxean bilera

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Udalaren martxan kezka sortzen duten bi puntu hartu, eta bilera ireki bat antolatu du gaurkorako EH Bildu koalizioak. Batetik, 2016ko udaz geroztik Korporazioa osatzen duten hiru taldeek, herritarrek udaletxetik informazioa jasotzeko dauden aukerei buruz eztabaidatu dute eta baita akordio batetara iritsi ere, hain zuzen joan zen urteko ekainaren 22an onartu zutena; non plenoak zuzenean ematea eta plenoetan herritarren parte hartzea bermatuko lukeen araudia onartu bai zuten.

EH Bilduk dioenez, hamar hilabete igaro dira bi puntu horiek onartu zirenetik, baina ezer gutxi egin da hori gauzatzeko eta horrenbestez apirileko osoko bilkuran puntu hau oinarri harturik mozio bat sar-tzekotan omen dira. Bestalde, joan zen urteko soberakina 820.000 euro ingurukoa izango omen da, eta hainbat diru partida erdi adostuak badituzte ere, partidaren bat herritarren eskuetan utzi beharko litzatekeela deritzote, zein inbertsio mota egin erabakitzeko.

Bi puntu horiek izango dira eztabaidatuko dituztenak, eta bide batez herritarrengandik iritziak eta proposamenak jaso nahi lituzkete. Arratsaldeko 19:00etan, Luardon egingo den bilera, guztiz irekia izango da herritarrentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos