Udalak jaien balorazio positiboa egin du

Haurrentzako jolasak jaietan. / N.I

NEREA ISASTI SORALUZE.

Santa Ana jaiak amaitu dira eta balorazioa egiteko ordua heldu da. «Txupinazoaren sustoa pasata esan dezakegu balorazio positiboa egiten dugula jaiei dagokionean», adierazi dute Udaletik.

Antolatu diren ekitaldietan jende askok parte hartu du, ahalegindu dira haur, gazte eta nagusientzako ekintzak antolatzen. Esan daiteke jendearen harrera oso ona izan dela. Ikuskizun politak eta kalitate handikoak izan direlarik, herritarren esanetan. Izan duten mailari dagokionean, bereziki nabarmen-tzekoak dira Aukeran taldearen fusioak, dantza-ikuskizuna, Atlantida orkestraren saioa edota Azteca mariatxiaren kontzertua.

Batutako ikusle kopuruaren aldetik, Oihan Vegaren saioa, musika elektronikoaren jaialdia, herritarrek prestatutako musika-ikuskizuna, Goazen-eko lagunen emanaldia eta Los Mansos taldearen kontzertua dira azpimarratzekoak, denek ere lepo bete baitzuten Plaza Zaharra.

Eguraldia izan da nahasi samar ibili dena, azken egunean izan ezik, eguzkia ikusteko aukera gutxi izan da eta jaietan. Hala ere, ez da ekin-tzarik suspenditu behar izan, haurrentzako hainbat ekintza tokiz aldatu badira ere. Oro har, jai oso politak igaro dituzte herritarrek, jai egun asko izateak eta horietako ba-tzuk astebarruan jausteak hainbat momentutan, azken orduetan batez ere, kalean jende gehiegi ez ibiltzea ekarri badu ere.

Kaleko animazioa kontratatzerakoan ere asmatu dute antolatzaileek Rockalean, Baralde txaranga eta Bentazarreko Mutiko Alaien kalejirak ikaragarri arrakastatsuak gertatu zirelarik. Haurrentzako eskaintza ere handia izan da jaietan, gorago aipatutako 'Goazen, abestu eta dantzatzera' ikuskizunarekin batera, hamaika ekintza izan baitituzte txikienek jaiez gozatzeko: hala nola, puzgarriak, apar-festa, krosa eta Kulki haur-parkea.

Arazoak

Gaueko autobus zerbitzuarekin arazoak egon dira. Larunbat gauean, kuadrilla gutxi batzuk errepidearen erdian ipini ziren autobusa pasatzen uzten gabe. Hau horrela, Pesak beraien gidarien segurtasuna bermatzeko, erabaki zuen geltokiak herriko bazterretan izatea. Guzti honek suposatu zuen arazoekin erabiltzaileentzat.

Aipatu beharra dago baita ere taberna batzuetan lapurretak egon zirela. Hauek jendez beteta zeudela eta ohartu gabe, norbait ibili omen zen karterak lapurtzen.

Bestalde, zaratengatik eta garbiketa faltarengatik ere kexak izan ditu Udalak. Ohikoak izaten diren kexak horrelako jaietan. «Baina esan daiteke orokorrean ez dela ez ohiko gertaerarik izan eta ondo joan direla jaiak», diote Udaletik laburbiltzen.

Fotos

Vídeos