Udalak bat egin du Kataluniako prozesuarekin

Udalak bat egin du Kataluniako prozesuarekin
ANDER SALEGI

A.S.DEBA.

Hilero Udalak, arauz deitutako ohizko udalbatzarra ospatzen du, ostegunean urteko zortzigarrenean gai batzuk aztertu zituzten. Debako alde zaharreko berrikuntza plan berezia (onartuta), 2018ko taxien tarifak (onartuta) eta azkenik mozio bat aztertu zuten.

«Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoei erantzuna». Mozio honetan puntu hauek aztertu eta onartu zituzten aho batez; «Oso kezkatuta gaude Espainiako Estatua Katalunian izaten ari den esku-hartzearekin eta irmoki salatzen ditugu azken gertakariak», «Gure elkartasun osoa helarazi nahi diegu atxilotuen eta jazartuen lagun eta senide, eta orokorrean Kataluniako herri osoari». «Urriaren 1eko erreferenduma Kataluniako herritarren gehiengoaren nahiari erantzuteko tresna demokratikoa dela eta, beraz guztiz zilegia». «Kataluniako alkateak deklaratzera deitzea irmoki salatzen dugu eta ez dugu onartuko politika egitea delitu bilaka-tzea, demokrazia ezin baita Konstituziora mugatu. Elkartasuna adieraztea nahi diogu espresuki alkateei».

Eta azken puntua irakurri zuten mozioan hauxe izan zen: «Udal honek kataluniarrek urriaren 1ean hartutako erabakia errespetatu eta aitortuko du eta beste erakundeei ere errespetatzeko deia egiten die».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos