Udala goi mailako ikasleentzat ikasgela bat zabaltzeko aukera aztertzen dabil

NEREA ISASTI SORALUZE.

Unibertsitateko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzako ikasgela bat zabaltzeko aukera ari da aztertzen Udala, ikasleek ikasteko toki egokia izan dezaten; egitasmoa aurkeztu eta egon daitekeen interesa ikusteko bilera irekia egingo da interesdunekin.

Asko dira azken aldian era honetako ikasgelak zabaltzen ari diren Udalak eta denek ere oso harrera ona izan dute ikasleen aldetik. Udalak, hainbat udalerritako proiektuak aztertu ostean, herrian ikasgela zabaltzeko asmoa agertu du, baldin eta herritarren artean interesik balego.

Herriko ikasleei proiektua aurkeztu eta egon litekeen interesa edo beharra ikusteko bilera irekia antolatu da datorren ostiralerako, hilak 17, arratsaldeko 7etan, udaletxeko saio aretoan. Bilera horretara unibertsitate mailako zein goi mailako heziketa zikloetako ikasketak egiten diharduten ikasle guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak, ezertan hasi aurretik beraien iritzia ezagutu nahi duelako.

Exposición

Ya puede visitarse la exposición de espantapájaros de Gaztañerre. Los niños de Soraluze presentaron dichos espantapájaros a concurso. Hasta el día 18, de 19.00 a 20.30 de lunes a viernes y de 12.00 a 13.30 el sábado.

Cine

Dentro del ciclo 'Las películas de los jueves', mañana a las 21.00 horas se proyecta 'Figuras ocultas' en el antzoki.

Fotos

Vídeos