Txirrindularitza probak

Herriko hainbat gaztetxok parte hartu zuten. /  A.Z.
Herriko hainbat gaztetxok parte hartu zuten. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Txirrindularitza probak antolatu ziren, Elgoibarko Lagun Taldekoen eskutik, azken larunbatean Mendaron. Arratsaldeko 16:30ean Mendarozabaleko industrialdean egin zituzten Txirrindularitza probak, zehazki, benjamin taldekoek poligono osoari buelta bat eman behar izan zioten, alebinek 3 buelta oso eta infantilek guztira 5 buelta. Ez da lehen aldia, Mendaroko poligonoan honelako probak antolatzen direla baina oraingoan bereziak izan dira, herriko hainbat gaztetxo txirrindulari taldeko partaide baitira.

Greba eguna, ikastolan

Gaur eta bihar Mendaro Ikastolako irakasle askok greba egingo dute. Eusko Jaurlaritzak hezkuntza publikoan dauden «premiei» eran-tzuteko neurriak hartzeko eska-tzen dituzte eta eskaera horiek bete ezean, udaberri honetarako hainbat greba egun iragarki zituzten ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Gaurkoa eta biharkoa, mar-txorako iragarrita zituzten greba egunak izango dira eta aurrerapausorik lortzen ez badute, lanuzte deiekin jarraitzeko asmoa izango da, apiriletik aurrera astebeteko grebak izango direla sektoreka.

Irakurketa saioak

Gaur iluntzeko 19:00etatik aurrera, Emakumeenganako tratu on taldeak antolaturik irakurketa tailerraren azken saioa burutuko da. Udal Liburutegian, Edurne Izagirrek dinamizaturik, Olivia Roca idazlearen 'Ponte en mi lugar' liburuaren azken atalak irakurri eta hausnartuko dituzte taldean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos