Txirrindularitza ikastaroa

Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari eskolak eskainiko du ikastaroa. Bihar eskainiko dituzte xehetasunak, ikastolan arratsaldeko 18:30ean

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Arno Guraso elkartea oso lanpeturik hasi du urtea, izan ere bi ekintza antolatu ditu jada. Errege kabalgata osoa, Arnok antolatutako ekintza izan zen eta aste honetarako, bilera informatibo interesgarri bat antolatu dute baita ere.

Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari eskolak, urtarrilerako, Mendaron, txirrindularitza ikastaro bat martxan jartzea nahi du eta Arno Guraso elkarteak, ekimen hau bultzatzen ari da, kurtso hasieran eskubaloi tailerrarekin egin zuen bezala. Futbola ez den beste kirol batzuk bultzatu nahi dituzte, herrian kirol eskaintza zabala egon dadin.

Bihar, hau da 10ean, ikastaroari buruzko xehetasunak emateko asmoz, Lagun Taldea elkarteko kideak etorriko dira ikastolara 18:30ean. Ikastaroa, lehen hezkuntza osoko ikasle guztiei zabaldurik egongo da, beraz maila horretako haurren gurasoei deialdia egiten diete bilerara gerturatu daitezen.

Ikastaroaz gain, Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak, egiten duen lanaren berri ere emango du.

Atzo bukatu zituzten Mendaroko ikasleak gabon oporrak eta guztiak, goizean goiz errutinara bueltatu behar izan zuten . Atzokoarekin bukatu dira nahi duten ordurarte lo egiteko goizak edo eta gauean beranduago lotara joateko egunak. Hemendik aurrera ikasketak eta eskolaz kanpoko ekintzak izango dute lehentasuna, baina denbora konturatu gabe pasatzen delako, laster izango dute inhauterietako beste opor alditxo bat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos