Txirrindulari lasterketarako laguntzaileak behar dira

Aurreko urteko argazkia. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Datorren larunbatean, hau da uztailaren 8an, Mendaroko X Txirrindulari lasterketa egingo da eta Mendaroko Txirrindulari elkartetik herritarren parte-hartzea eskatzen da. Zehazki txirrindulari lasterketarako bolondresak behar dira bidegurutzeak zaintzeko eta nahi eta ahal duenak bi modutara eman dezake izena.

Alde batetik, Mendaroko Txirrindulari elkarteko zuzendaritzako jendearekin harremanetan jarriaz edo, bestela, lasterketa egunean bertan udaletxera azalduaz, arratsaldeko 15:30ak aldera.

Danborradarako entseguak

Bihar astelehenak 3, Ikastolan, gaueko 21:00etan nagusien danborradako entseguekin hasiko dira. Bihar, zabalduko da danborradan parte hartzeko aukera, beraz, datorren uztailak 25ean Nagusien Danborradan jotzea nahi duenak bihar joan dadila lehen entsegura. Bihar hasi eta hiru asteetan zehar egingo dira entseguak, betiko toki eta ordu berdinean astelehen eta astezkenetan.

Fotos

Vídeos