Txantxangorri erraldoia, euskararen erabilpena sustatzeko sostengua

Udaletxeko terraza nagusian zintzilikatu dute. /  A.Z.
Udaletxeko terraza nagusian zintzilikatu dute. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Orain dela bi urte, euskararen erabilpenari bultzada bat emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak, hiru aldundiek eta Eudel udalen elkarteak txori txiki baten irudia, hau da txantxangorria, euskararen egoeraren iruditzat hartu zuten. Ordutik gaur arte, txantxangorriaren irudia non nahi ikus daiteke eta gizarteko gehiengoak badaki txantxangorriaren irudia, euskararen ikur bat dela. Ikur guztiek esanahi bat daukate eta txantxangorriak, euskara indarberritzea du xede. Baina euskara indartzeko, euskara erabili egin behar da eta bizitzarako esukara, hizkun-tza bizia izatea lortu behar da. Hau guztia kontutan hartuta eta gure herrian euskararen erabilpenak geroz eta indar ahulagoa hartzen ari dela jakinda, zerbait egin beharra dagoela argi dago.

Euskararen Eguna pasa den igandean ospatu zen eta urte osoan zehar, urteko egun guztietan zehar, euskarak bere tokia berreskuratu behar duelako, Ludotekako parte-hartzaileak udaletxeko euskal teknikariarekin batera, txantxangorri erraldoi bat margotu eta udaletxeko terraza nagusian jarri dute.

Hemendik aurrera, euskaraz hitz egiten jakin eta erabiltzen ez duenak, udaletxera begiratzea besterik ez dauka txantxagorriaren irudiak konzientzian eraginen bat izan dezan. Pauso txikiak, etengabeak direnean emaitzak izaten dituzte eta pauso txiki iraunkorren batasunak helburua hurbilagoa egoten lagunduko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos