Borrar
Txantxangorrikoek gogotik bizitzen dituzte Mutrikuko kaleak. GORRITIBEREA
Txantxangorri aisialdi taldeak 'Irri eguna' antolatu du larunbaterako

Txantxangorri aisialdi taldeak 'Irri eguna' antolatu du larunbaterako

3 eta 12 urte arteko haur guztiek parte har dezakete

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Miércoles, 18 de abril 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren larunbatean egun guztiko zita izango dute herriko 3 eta 12 urte arteko haur guztiek, izan ere 'Txantxangorri' aisialdi taldeak, 'Irri Eguna' antolatu baitu. 6 eta 12 urte arteko Lehen Hezkuntzako ikasleek 'Mundua zeharkatzen' jarduna izango dute; goizeko 10:30etan Albokan hasi eta Beheko plazan bukatu arte; bi ordu eta erdiko ibilbidea burutuko dute herrian zehar, mundua zeharkatzen arituko balira bezala. Geldialdi bakoitzean, munduko herrialde bat landuko dutelarik. Haur Hezkuntzako haurrek berriz, 3 eta 5 urte artekoek, goizeko 11:00etan izango dute zita Zabiel plazan, eta 'Mugitu gerria' jarduna izango dute; alegia arratsaldean burutuko duten ikuskizunerako dantzen entsaio desberdinak. Arratsaldeko 17:00etan Goiko plazatik Beheko plazara mozorrotutako kalejira izango dute lehenik. 18:30etan, 'Txantxandance' ekitaldia hasiko dute eta horrenbestez amaituko dute ekitaldia. Parte hartzeko aurrez Ludotekan, Haur Liburutegian, Luardon edo eta egunean bertan eman beharko dute izena. Ekitaldia doan izango da eta haur guztiei luzatzen zaie gonbitea parte har dezaten. Gurasoei gogoratu, goizean 20 monitore arituko direla eta arratsaldean 25.

Bestalde, bihar ostegunez hasi eta maiatzaren 5a bitartean, Udako Udaleku Irekietan parte hartzeko epea zabalik egongo da. Astegunetan Luardon egongo dira 17:00etatik 19:00etara eta larunbatetan berriz goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios