Txantxangorri aisialdi taldeak martxan jarri ditu Udatxiki eta Udabentura ekimenak

270 haurrek parte hartzen dute guztira denboraldi honetan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Eguraldia lagun, atzo hasi zen Txantxangorri aisialdi taldeak aurrera eramaten dituen Udatxiki eta Udabentura ekimenak; zalantzarik gabe, udak Mutrikuk duen bereizgarrietako bat, izan ere herriko edozein txokotan azaltzen bai zaizu ume talde bat, horrek sortzen duen poztasunarekin. Olatz Irigoien eta Rikardo Rodriguez dira aurtengo koordinatzaileak, eta guztira 38 begirale izango dituzte 270 haurren ekintzak burutu ahal izateko.

Udatxiki haur hezkuntzakoei zuzendua da, guztira 80 haur izango dituztelarik. Goizeko 10:00etatik 13:00etara burutzen dituzte ekimen desberdinak, eta hauen biltzeko tokia Zabiel plaza da. Aldiz, Udabenturan lehen hezkuntzako 190 haur dira guztira eta Alboka ondoko plazatxoan bildu ondoren 9:30etik 13:30era burutzen dituzte egunerako prestatutako ekintzak, beti ere astelehenetik ostiralera. Atzokoa egun berezia izan zen; ezagu-tzeko eguna, taldeak egin, monitoreak ezagutu, izango duten programazioaz jabetu, eta egunekoak prestatu, urrutira joan gabe, ostiralean San Fermin eguna ospatuko bai dute urtero bezala.

Ez da atzo martxan jarri zen ekimen bakarra, urtean zehar burutzen den Eskola Kirolaren jarraipen bezala, Uda Kirola ere hasi baizen, hemen 70 haur izango direlarik. Azkenik, Gaztelekutik bost eguneko irteera antolatu dute Kantabriara, eta hemen 60 lagun dira atera direnak. Beraz, haur eta gazteak kontuan hartuta, 400 lagun dira guztira udararekin lotutako ekintza desberdinei hasiera eman zietenak atzokoan.

Temas

Mutriku

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos