Toldopean baina pozik igaro zituzten jaiak Samikollan

Giro bikaina izan zen Samikollan. /  A.G.
Giro bikaina izan zen Samikollan. / A.G.

Benjamin Perez eta Maria Angeles Iriondori egin zitzaien omenaldia

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Eguraldi iragarpenei aurre eginez, Samikollako arbolategi ondoa ia dena toldo bidez estali, eta toldopean burutu dituzte aurtengo jaiak Samikollan.

Aurrez pentsatutako ekintza denak eraman dituzte aurrera, Erraldoien Konpartsa ezik, izan ere larunbat goizean euri jasa halakoxea izan bai zen.

Auzoko aiton-amonei ere omenaldia eskaini zitzaien, eta aurtengoan ohore hori jaso dutenak Benjamin Perez eta Maria Angeles Iriondo izan dira.

Zozketak

Zozketa ere burutu zuten, eta zenbaki sarituak hauek dira; 150 euroko 'Bertan' bonoa, 2.027 zenbakiarentzat izan da; bi lagunentzako afaria 1.417 zenbakiarentzat eta Mutrikuko produktuekin osaturiko otarra 1.889 zenbakiarentzat. Ordezkoak berriz zenbaki hauek izan dira; 2.601, 3.718 eta 1.791.

Fotos

Vídeos