'Supituki' antzerki inprobisatua gaur gauean

Irazan antzerki taldeko kideak./
Irazan antzerki taldeko kideak.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Irazan antzerki taldearen eskutik, antzerki inprobisatu saioa ikusteko aukera izango dugu gaur gauean San Agustin kultur gunean 22:00etatik aurrera. 'Supituki' izena jarri diote emanaldiari eta bertan antzezleek ez ezik, ikusleek ere beraien ekarpen txikia egin ahal izango dute. Edozein ideia idatzi ahal izango dute paper txiki batzuetan eta horiek irakurrita antzezleek saioa inprobisatuko dute.

Kreatibitatea, sormena eta irudimena bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izango da. Hori da saioak emango duen onena, ez dakigu zer espero, zer ikusi... Sorpresa handi batean murgilduko dira gaur gauen San Agustin kulturgunera hurbiltzen diren ikusleak. Udaletxeak antolaturiko kultur saio berri bat da eta datozen herriko jai egitarauaren barne dagoen ikuskizuna denez, ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Programa de fiestas

El pasado viernes, se distribuyó portal por portal el programa de fiestas de este año. En ocasiones cuando los distribuidores de propaganda municipal tocan los timbres de los portales de las casas nadie responde, por lo que se ven obligados a dejar el material que distribuyen fuera de los buzones. En caso de que a alguien no le haya llegado el programa, se notifica que hay ejemplares en el Ayuntamiento.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos