'Soraluzeko hizkuntza aniztasuna' izeneko bideoaren emanaldia izango da bihar

Mingain bakoitzak bere kolorea, hizkuntza bakoitzak bere balorea

NEREA ISASTI SORALUZE.

Bihar hilak 12, 19:00etan, 'Soraluzeko Hizkuntza Aniztasuna' izeneko bideoaren emanaldia izango da herriko antzokian. Udalerrian erabiltzen diren 20 hizkuntzatatik geurea ez den beste bat erabiltzen duten 13 lagunen lekukotasunak entzun ahal izango dira bertan.

Frantsearekiko, wolofarekiko, banglarekiko, arabierarekiko, alemanierarekiko... bestela esanda, ama hizkuntzarekin duten harremana eta nork bere hizkuntzari ematen dion erabilera berbagai da Pil-pilean Euskara Elkarteak landutako ikus-entzunezko horretan. Hain justu, 13 herrikideren kontakizunak jaso dira bertan.

Hizkuntzen arteko zubiak

Besteak beste, haien bitartez jatorrizko hizkuntzen inguruko bizipenak konpartitu eta entzuteko tartea emango da. Hizkuntza ezberdinen arteko zubiak eraiki, ibilbide eta bizipen ezberdinak partekatu eta oro har, hizkuntza aniztasunaren aberastasuna lantzea da ekimenaren helburua.

Fotos

Vídeos