Soraluze, txistularien eta kultura desberdinen topagune

Auzoko egunean, haurrak batera abesten. / ISASTI
Auzoko egunean, haurrak batera abesten. / ISASTI

NEREA ISASTI SORALUZE.

Euskara, aniztasuna eta herritarrak bere baitan batzen dituen Auzoko egitasmoak urteko ospakizuna Soraluzen egin du aurten. Bostgarren Auzoko jaia izan da oraingoa eta atzo ospatu zen.

Parte-hartzaileak eta herritarrak elkartu eta elkarrekin gozatzeko aukera egon zen.

Eskulan tailerrak egon ziren umeentzat eta hainbat jatorritako jakiak probatzeko aukera ere. Besteak beste, Marokoko, Pakistango, Senegalgo eta Saharako hizkuntzak entzun ahal izan ziren.

Auzoko egitasmoan ohi den moduan, euskara erdigunean jarrita egin zuten Auzoko jaia, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturak ezagutzeko bidea emanez.

Txistulariak

Bestalde, Debarroko Txistularien Topaketa izan zen Soraluzen atzo; Debarroko txistularien arteko topaketa. 40 bat txistulari elkartu ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos